Palestina gaur hizpide KUKULUMENDI saioan

Batxiler 1eko ikasleekin izan dugu gaur Xabier Madariaga Idirin kazetaria, KUKULUMENDI hitzaldien aurtengo lehen saioan.

Jerusalem-etik etorri berri, Xabierrek, ikastolako ikasle-ohiak eta gurasoak, Palestina-Israel gatazkaren historiaren laburpen bat egin du eta kazetariaren lanbideaz aritu izan da, Naia Puentes Ruiz eta Peru Laskurain Barandiaran ikasleek gidatu duten saioan. Aurreko ikasturtean, urriaren 7aren ostean, Ikastolan izan genuen baita ere eta gaurkoan urte bete pasa ondorengo egoera aurkeztu digu.

Ikasleek interes handia agertu dute eta horren islada da plazaratu dizkioten galdera asko.

Eskerrik asko Xabier gatazka honen errealitatea gugana zuzen ekartzeagatik.

“Israelek gerra irabaziko du, baina errelatoaren gerra ez dakit irabazten ari diren.”

Kontuan izan KUKULUMENDI saioetako bideoak webguneko familien atal pribatuan ikusgai daudela.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.