Gabriel Arestiren bueltan, proiektua Batxiler 1. mailan

Batxiler 1. mailako ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, Gabriel Aresti idazlea eta Bilbo hiria aztertu dute hiriburuan ibilbide bat eginez.

Jarduera honetan Bilboko historia eta Arestiren lana uztartu dituzte, euskal nortasunean eta frankismoaren garaiko giroan sakonduz: Bilboko eraldaketa prozesuak, frankismoaren osteko Bilbo, euskal kulturaren susperraldia, garai horretako ideologia talkak, nazionalismoa eta Sabino Arana, langileak eta migrazioa, euskara batuaren sorrera, Blas de Otero, Jorge Oteiza eta Aresti, harria eta haritzaren sinbolismoa euskal kulturan, eta abar.

Guztira, hamaika geltoki izan dira eta geltoki bakoitzean ikasleek eurek ikertutakoa beste ikaskideei aurkeztu behar izan diete, literatura, historia eta sormena landuz.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.