IKT eta zibererasoari buruzko tailerrak DBH 1. mailan

Urriaren 28 eta 29an Ortzadar S.M.ko Patricia Laca eta Sonia Hernandez hezitzaileak DBH lehen mailako ikasleekin lanean egon ziren IKT eta Zibererasoari buruzko tailerrak egiten. Jakin badakigu, gazteen artean IKT-en erabilpena oso hedatuta dagoela gaur egun eta ildo horretatik garrantzitsua da ikasleek IKT-ak zentzuz eta errespetuz erabiltzen ikastea, elkarbizitza positiborako araudi eta muga zehatzak barneratuz, gailuen erabilera kontrolatuarekin gure ikasleak etorkizuneko erronka-digitaletan hezten baiditugu.

Tailerretan, IKT-en erabileraren arriskuei eta ondorioei buruz sakondu zuten. Helburua, elkarbizitza positiboak duen garrantzia balioestea da, IKT-en arrisku zein abantaileilez jabetuz. Teknologia berrien erabilerari dagokionez, adimen emozionalaz hitz egin zen, harremanetan sortzen diren gatazkak konpontzeko irizpideak landuz eta IKT-en erabilpen arduratsu bat zer den azalduz.

Saioetan ikusitakoa kontuan izanda, jarraian agertzen direnak azpimarratu ditzakegu:

  • Partaidetza handia izan da eta gaia oso gertukoa dela uste izan dute.
  • Ikasleekin, IKT-en bitartez gertatzen diren jazarpen egoera batzuk ez normalizatzeko hausnarketa egitea beharrezkoa da.
  • Mugikorrarekin zenbat denbora ematen duten aztertu dutenean, ikasle gehienak harritu egin dira pentsatzen zutena baino gehiago egoten baitira.
  • Gelan landu ditugun egoerak (ziberjazarpena, sexting, grooming…) edonori gertatu ahal zaizkiola konturatzea ezinbestekoa dela ikusi dute.

Honelako tailerrei esker euren jarreraz ohartuko dira eta teknologiarekin harreman kontziente eta osasungarriago izango dutela ziur gaude.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.