Valentziarako diru-bilketa egiten ari gara UNESCO Eskola Elkartuen Sarearen kanpainiari jarraiki

Valentziako koordinazio autonomikotik, Unesco Eskola Elkartuen Sarearen estatuko koordinazioarekin lankidetzan, DANAgatik kaltetuak izan diren pertsonei laguntza eskaintzeko funtsak biltzeko kanpaina solidarioa jarri dute abian.

Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen parte izanik, kanpainia honetara atxikitu da, laguntza oro ezinbestekoa den une honetan garratzitsua baita kanal ofizialak eta seguruak erabiltzea laguntza ekonomikoak bideratzeko.

Kanpainaren izena UN EURO DE SOLIDARITAT da eta Estatu osoko eskolen bitartez dirua biltzea du helburu, ondoren larrialdietara bideratu dezakeen erakunde bati emateko. Gurutze Gorria izan daitekeela baloratzen ari dira.

Ikastolako giza-ordezkariak gelaz-gela izan dira kanpaina azaltzen eta diru-bilketa martxan da azaroaren 6tik 8ra bitartean.