Eguneratze eta berrikuntza pedagogikoko konpromisoa etengabea izan da Ikastolako ibilbidean ikasleen hezkuntza beharrizanei une bakoitzean hoberen erantzuteko eta bere emaitzak hobetzeko.
Proiektu elebidun eta heziketa mistokoa bezala jaioa, 1966. urtean legeztapena lortu zuen eta 1970.ean gurasoen kooperatiban eratu zen, familiek euren seme-alaben heziketan duten parte hartzea bermatzeko formularik onena zela ikusi zutelako.
Lauroko proiektu berria 1973.ean hasi zen, gaur egun Loiun duen kokapenean, Hezkuntza Lege Orokorraren eskakizunei erantzunik hoberena emateko. Garraio eta jantoki zerbitzuek une hartan lanean hasten zen gero eta ama gehiagori euren familia- eta lan-erantzukizunak kontziliatzen ahalbidetu zien.
Laurokoa da ikasketa guztiak euskaraz burutu eta Unibertsitatera heldu zen Bizkaiko hamabost ikasleko lehen taldea.
1993. urtean Laurok azpiegituretarako plana diseinatu zuen Hezkuntza Proiektuari eta Proiektu Eleanitzari modurik onenean erantzun ahal izateko, LOGSEren testuinguru berrian.
2001.ean Behekosoloa, SLU enpresa eratu zuen eskolaz kanpoko ekintzak eta Kiroldegi berriko kanpoko erabiltzaileen zerbitzuak kudeatzeko.
Metodo pedagogikoak
Lau unitate autonomoetan banatutako eraketak kurrikuluaren garapena etapa bakoitzeko ikasleen ezaugarri eta gaitasunetan oinarritu dadin ahalbidetzen du.
Eraikin bakoitza etapa bati dagokio, eta etapa bakoitza ziklo eta mailetan dago eraturik. Beraz, etapa bakoitzeko kurrikulua garatzeko eta zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren hornidura eta baliabideak ditu.
DBH eta Batxilergoan eraketa-diseinua jakintzagaien eta tailer-gela edo laborategietan dago eraturik eta honek jakintzagai bakoitzean ikasleen ikasketa adierazkorra ahalbidetzen du, beharrezkoak eta egokiak diren baliabideak gelan bertan daudelako. Ikasleek ere, eskola-bizitza autonomo eta erantzuleagoa izan dezaten laguntzen du.
Esperientzia adierazgarriak: Haur Hezkuntzan, euskararen lehen-ikasketarako plana eta irakurketa-idazketa hasiera, ikuspuntu eraikitzailarekin; Lehen Hezkuntzako jakintzagai instrumentalen tailerrak eta Eskola-Baratza; TeleLauro, eguneroko ikusentzunezko teleberria, DBH-ko bigarren mailan; ikasleek Batxilergoko bi ikasturteetan garatzen duten Ikerketa Lan Gidatua; ebaluazioko programa orientatzailea, aplikazio informatikoaz, etab.
Hornidura eta baliabide didaktikoen artean nabarmenak dira:
- Lau etapetako geletan, IKTren ikasketa eta erabilera goiztiarra.
- Oinarrizko baliabideen programa Haur eta Lehen Hezkuntzako gela guztietan, uraren erabilera barne.
- Haur eta Lehen Hezkuntzan, gelako Biblioteka, eta Biblioteka zerbitzu zentrala DBH eta Batxilergoan.
- Soin eta Kirol Hezkuntzarako, Gimnasio-Kiroldegia, bi ardatzekin: ur-ekintzak eta lehor-ekintzak.
- Bigarren Hezkuntzan, Zientzietako bost laborategi-gela, eta Teknologia, Musika, Plastika, Informatika eta Ikusentzunezko tailer-gelak.
Kudeaketa
Lauro Ikastolako familiak 1970. urtean kooperatiba batean eratu ziren lehenak izan ziren, euren seme-alaben hezkuntza beharrizanei modurik hoberenean erantzuteko.
Batzar Nagusia eta Kontseilu Errektorea Kooperatibaren eta ikastetxearen gobernurako organo erantzule nagusiak dira.
Proiektua garatzeko eta planak kudeatzeko, Zuzendaritza Talde profesionala eta etapa eta zikloetako arduradun taldeak ditu, etengabeko prestakuntza planetan dihardutenak.
2002.ean Eusko Jaurlaritzak ematen duen “Zilarrezko Q” errekonozimendua lortu zuen EFQM eredu europarra aplikatzeagatik. Kudeaketarako eredu hau Lauro Ikastolako estrategia definitzeko eta urteko planetan bere zerbitzuak hobetzeko prozesuen kudeaketarako erreferentzia da, talde, familia eta ikasleen ekimenei bidea emanez.
Emaitza akademiko bikainak
Berrikuntza eta hobekuntza ibilbide hau Lauroko eskola- eta zerbitzu orokorren hobekuntzaren oinarria da, bai eta emaitza akademikoena ere, eta profesionalen eta instituzioen interesa piztu du.
Nabarmena da Lauroko ikasleen promozionatu eta gainditutakoen ehunekoaren alde baikorra, Batxilergokoak barne. Nabarmena da, Hautaprobetan ikasleek lortzen duten batazbestekoaren ibilbide baikorra ere, halaber Unibertsitatera sartzekoarena: 7tik gorakoa.