Aerotermina instalazioak DBH, Batxiler eta Kiroldegian; eta fotovoltaikoa, eraikin guztietan
DBH, Batxiler eta Kiroldegiko eraikinetan burututako aerotermia instalazioak martxan daude dagoeneko. Energia-sorgailuak instalatu dira, gasoileko galdara ordezkatuz, energia jasangarrien aldeko apostua eginez eta Ikastolaren energia mota horiek barneratzeko programa orokorrari jarraituz.
Instalazioak eraikin bakoitzeko ezaugarriekin integratu nahi izan dira material egoki eta eraikinarekin bat datozenak erabiliz.
Panel fotovoltaikoak hainbat fasetan instalatu dira. Fase horiek Haur Hezkuntzako eraikinean hasi ziren, eta orain Ikastolako gainerako eraikinetan instalatu dira.
Inbertsio hauek eraikinen birgaitze energetikorako jarduketetarako laguntzen PREE programan aurkeztu dira, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza dute.