“LIBURU IBILTARIA”, abentura magiko eta berezia Haur Hezkuntzan

Irakurketa sustatu eta haurrek liburuekin gozatzeko aukera ugari dugu Haur Hezkuntzan, gelako-liburutegian, Liburutegi proiektua, ipuin-kontalaritza, etab., baina aurrera-pausoa eman nahian, proiektu berria estreinatzen dugu otsailean: “Liburu Ibiltaria”.

Ikastola eta familia elkarlanean baturik, haurren irakurzaletasuna bultzatu eta irakurtzeko ohitura sustatu nahi dugu, era ludikoan, ikasleak ipuinen mundu zoragarrira beste era batera hurbilduz.

Prozedura, orohar, honetan datza: Ikastolak proposatutako liburuak etxera eraman, bizpairu egunez familiarekin irakurri eta Ikastolara bueltan ekarri. Liburua etxean dagoen bitartean, irakurtzeaz gain, ikasleak marrazki bat egin beharko du, ipuinarekin harremanduz, horrela ere gaitasun artistikoak sustatuz. Bost urteko ikasleen kasuan, Ikastolara itzultzean ikaskideei kontatuko diete ipuinaren laburpena.

Maila bakoitzerako helburu zehatz batzuk definitu badira ere adinaren arabera, proiektuaren helburu nagusiak dira:

  • Irakurzaletasuna txikitatik sustatu.
  • Familien parte-hartze aktiboa bultzatu hezkuntza-prozesuan.
  • Sormen eta adierazpena artistikoa bultzatu.
  • Komunikazioa eta ahozkotasuna landu.
  • Euskararen presentzia indartu eta, euskararik hitz egiten ez denetan, bere garrantzia eta presentzia areagotu.
  • Talde-partaidetza eta erantzukizuna landu.
  • Gutxinaka, irakur – idazketa prozesura hurbildu.

Guztion artean proiektua aberastu eta hobetuko dugu eta horretarako familien partehartzea funtsezkoa izango da.

Gozatu elkarrekin irakurtzeko abentura honetan!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.