Biologia Olinpiadako irabazlea, Markel Torrel, eta Malen Bustamante hirugarren
Urtarrilean iragarri genuenez, UPV/EHUko kanpusean izan zen Espainiako XX. Biologia Olinpiadako autonomia-erkidegoko fasea eta Markel Torrel ikasleak 1º postua lortu du. Halaber, Malen Bustamantek hirugarren egin du.
Fase honetan hiru ikasle izan dira irabazleak, Euskal Herriko hiru ikaslerik hoberenak, Espainiako XX. Biologiako Olinpiadara joateko, apirilean Kanariar Uharteetan ospatuko dena, eta bi izango dira Lauroko ordezkariak.
Zorionak Markel eta Malen egindako lanagatik!
Batxilergoko 2. mailako Euskal Herriko ikasle guztiek parte hartzeko aukera izan dute eta Lauroko partaideak, Josune Anasagasti irakasleak lagundurik, izan ziren Markel Torrell, Abisai De la Vega, Ane Iriondo, Ander Iturri, Irati Etxebarrieta eta Malen Bustamante.