Emakume Zientzialarien astea izan dugu Ikastolan
Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan dela aitzakia, aste osoan zehar gaiari lotutako jarduerak izan ziren Lehen Hezkuntzan, DBH eta Batxilerrean.
Lehen Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetan material berezia landu dute; 3. mailan Science Workshop jakintzagaian bereziki landu da gai hau; eta hirugarren zikloan, 6. mailako neska ikasle talde batzuk aurkezpenak egingo dituzte geletan.

DBHn, esate baterako, DBH 4. mailako ikasleek hitzaldia izan dute CIC BioGune Bilbao-ko Amaia Zabala eta AECC erakundearen bolondresa den Ziortza Berrioategortuaren zientzialarien eskutik, minbiziaren aurkako ikerketa gaia jorratuz.

Batxilerrari dagokionez, online saioak burutu ziren DIPC eta CFM Ikerketa Zentroetara Bisita Birtuala, eginez. Materialen, fisikaren eta antzeko diziplinen zientziaren ikerketak azaldu zituzten. Ondoren, laborategi hauek bisitatu eta bertan lan egiten duten zientzialariek beraien ikerketak azaldu zituzten (Nanofisika, plimeroak, NEXT experimentua, Superkonputazio,…). Bisita amaitzeko, zientzialariekin mahai-inguru irekia zabaldu zen ikasleen galderei erantzuteko.









