Lanbideak: 3 urteko ikasleen proiektua
Haur hezkuntzako 3 urteko ikasleak lanbideen inguruko proiektuan murgilduta ibili dira egunotan. Hainbat denda atera dituzte pasabidera, gure gizarteko egunerokotasuneko alderdi garrantzitsuetako bat aztertuz eta landuz. Saltoki mota ezberdinak sortu eta antolatzen aritzeak talde-lana, sormena eta komunikazioa sustatu ditu, baita ikasleen artean kooperazioa eta errespetua ere.
Proiektu honekin, haurrak gertuko lanbide eta bizibideetara hurbildu dira, errealitatearekin konektatuz eta horrek eguneroko bizitzan duen eraginaren kontzientzia hartzen laguntzen die. Sormena eta irudimena lantzeaz gain, arazoak konpontzeko eta irtenbideak topatzeko gaitasuna ere lantzen dute, beti ere, jolasa eta esperimentazioaren bidez.
Famileintzat hainbat argazki jarri ditugu webgune pribatuan.





