Lauro Ikastolak, eskolatik kanpo, kultura nahiz kirol jardueraren bat antolatu eta kudeatzen badu, orduan jarduera horren xedea izan behar da hezkuntzako ekintza osatzea, ikasleen giza heziketa eta oso-osoko heziketa sustatzeko, bai eta Hezkuntza Proiektuan jasotako helburu nahiz edukiak hobeto lortzeko ere.

Lauro Ikastolak berak zuzenean zenbait jarduera antolatzen dituenean edota beste batzuekin zenbait jarduera sustatu, kontratatu edo hitzartzen dituenean, bazkide eta ikasle guztien partaidetza-eskariak asebete nahi ditu, hala bada, eskainitako jarduera guztietan; eta ez du ezelako interesdunik baztertuko, hori jarduerako elitean egon ez arren, baldin eta interesdun horren konpromisoa bada Lauro Ikastolako gida-lerroak eta hezkuntza-balioak garatzea eta horien barruan jokatzea.

[services_step title=”2014-2015 Plana” icon_bool=”yes” icon=”icon-download-alt” dynamic_content_type=”page” dynamic_post=”2001″ dynamic_page=”10088″ dynamic_content_link=”#”]

Leave a Reply

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.