Brasileko zientzia azokan dauden Betabot ikasle-taldearen berriak
Brasilen zientzia azokan dauden ikasleek, kronika laburtxu bat bidali digute, azokaren hasierari buruz:
17/5/16
Merkatuan amaitu ondoren, taxi bat hartu dugu eta hotelera abiatu gara. Hotelera heldu eta igerilekura sartu gara. Arratsaldeko seietan, lehiaketa ospatzen den lekura joan, “check in”-a egin eta posterra eskegi dugu.
18/5/16
Txapelketako lehenengo eguna heldu da! Oso goiz altxatu eta lehiaketa ospatzen den tokira joan gara. Autobusa, ordu bat berandu heldu da… Zelako patxadarekin doazen hemen!
Heldu eta estand-a ondo jarri eta lehenengo epaileari proiektua azaldu diogu. Ondoren, kamisetekin zenbait argazki egin ditugu, babesleei guztia eskertzeko.
Jateko ordua da, eta oso ondo bazkaldu dugu. Bazkaldu ostean, beste bost ordu egon gara proiektua azaltzen eta hau amaitu ostean afaltzera joan gara.
Ostean, herrialde ezberdinetako kultura saioa ospatu da eta guk Euskal dantza bat dantzatu dugu! Lehenengo eguna amaitu da, oso ondo pasatu dugu eta orain, hotelera goaz, biharko eguna oso gogorra da eta.
Brasilera egin duten bidaia hau eta bizipena posible izan da enpresa eta partikulr batzuek egindako diru-ekarpenari esker: Idom, Arteche, Incomimex, Ozeano, Coollogger, Abbccus, Nervatek, Bizintek, Lets go, Euskalagro SL, eta ikastolako lau familien ekarpenak.
Eskerrik asko denoi.