Abenduaren 3an ospatu genuen 50. urteurreneko azken ekitaldia

Abenduaren 3an, Euskalduna Jauregian ospatu genuen Lauro Ikastolaren 50. urteurreneko azken ekitaldia, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatua; Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua eta Andres Urrutia, Euskaltzainburua bertaratu zirelarik.

Auditorium-a beterik zegoela, ekitaldiak ordu eta erdiko iraupena izan zuen Ikastolako ikasle eta ikasle-ohiek osotutako programa antzeztuz, guraso eta aititeek lagundurik. Ekitaldiaren diseinu eta produkzioa, Lauro Ikastola eta gerona grup.bilbao enpresaren eskutik.

Gure eskerrik beroenak luzatu behar dizkiegu parte hartu zuen 450dik gorako ikasleei, euren konpromesu maila eta lan onagatik; eta baita ere euren familiei, denon artean posible izan baitugu urteurrenari halako amaiera bikain eta dotorea eman. Hau izan zen programa:

 

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.