KiVa - bullingaren aurka

Elkarbizitza plana: KiVa programa

Hezkuntza legedia betez, 2012-2013 ikasturtean Lauro Ikastolak ELKARBIZITZA PLAN OROKORRA diseinatu zuen, Hezkidetza eta Genero berdinketa barne duena baita ere. Plan Orokor honetatik eratorri ziren lau etapetarako plan zehatzak, haien ezaugarrien araberakoak, eta ELKARBIZITZA BEHATOKIAK eratu ziren.

2017ko urtarriletik, KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa gehituko zen Lauro Ikastolan. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du! Finlandian, Lehen Hezkuntzako ia eskola guztiak KiVa programa ezartzen ari dira.

Programa hau Lehen Hezkuntzako etapan ezartzen hasi ginen eta hemen duzue etapa honetan egin zen aurkezpena.

KIVA aurkezpena Ikastolan gurasoei

17/18 ikasturtean, gurasoei azaldu moduan, DBHkora hedatu zen.

KiVa Gurasoen Gida eskuragarri dago KiVa webgunean

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.