Unibertsitate aurreko orientazio saioak ikasleentzat, EHUn
Ikastolako 1. Batxilerreko ikasle talde bat, urtarrilaren 23an, EHUko kimikako laborategietan aritu da zenbait ekintza burutzen “Kimika bizirik” programa barruan. Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak saio berezi batzuk egin zituen azaroan, ikasleei jarduera hauek eta izen-emateko pausoak azalduz.
Unibertsitateak orientazio saio hauek eskaintzen ditu aurreunibertsitateko ikasleentzat, eta joandako ikasle taldea, EHUko kimikako laborategietan polimeroak sintetizatzeko, bost zentimoko txanpona urrezkoa bihurtzeko, fluoreszentzia eta luministentzia kontzeptuak lantzeko aukera izan dute, besteren artean.