Arrainak 3 urteko geletan eta Mitologia, 4 urtekoetan
Hiru urteko gela bakoitzean arrain-ontzi bat jarri da eta, animalien gaia lantzen ari direla, arrainak ekarri. Denon artean izenak aukeratu dituzte eta nola zaindu behar diren ikasiko dute. Ongi etorri Dori, Lore, Peru, Minion eta Popi!
Lau urtekoak, aldiz, mitologian murgilduta daude: Euskal mitologia txokoa eratu dute Sormen tailerrean, eta ikasleek eurek sortu dituzte pertsonaia mitologikoen panpinak material birziklatua erabiliz, eta euren kondairak landu dituzte.