Burutu da Angoulême-ko trukearen lehen zatia

Angoulême-ko trukea egingo duten 25 ikasleak dagoeneko itzuli dira Frantzian astebete eman eta gero, Audrey eta Gorka irakasleen laguntzaz. Jarduera eta bisitaldi bikainak burutu dituzte: “Le Château de la Rochefoucault”en bisita egin zuten jabearekin eta erdi-aroko arropak jantzi “mannequin challenge” bat egiteko (Bideoa galerietan ikusgai), magdalenak egin eta bingoan jolastu, Angoulême-eko paperaren eta komikiaren museoak bisitatu; eta bisitarik arrakastatsuenetarikoa, Futuroscope!

Maiatzean etorriko dira ikasle frantzesak gurera eta ziur gaude eurek ere Euskal Herriataz hainbeste disfrutatuko dutela.

Argazkiak jarri ditugu “Galeriak” atalean.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.