UNICEFen “Nigerrerako tantak” kanpainaren eguna da gaur Ikastolan
Martxoaren 22an Nazioarteko Uraren Eguna ospatzen da eta horrekin bat eginez, Ikastolak kanpaina honetan parte hartzen du, martxoaren 24 eta 31n jarduera bereziak burutuz.
Aurreko egunetan, kanpainaren azalpena egiten zaie ikasle guztiei: uraren garrantziaz eta Niger herrialdearen egoeraz informatzen da, herrien %15ak bakarrik baitu ur-edangarria; eta horren ondorio bat da umeak ez direla eskolatzen edo egoera txarrean egiten dutela. Aurreko urtean, kanpaina honen ondorioz, 50 eskoletara eraman zen ura, eta aurten beste 50era eramateko asmoa dago.
Lauroko ikasleek euro bana ekarri dute antolatutako jardueretan parte hartzeko: laguntza ekonomikoa eta esfortzu fisikoa batu nahi ditugu, sinbolikoki baino ez bada ere:
- Haur Hezkuntzan: Afrikako eskola bat eraiki dute eta panpin batzuk daude bertan. Panpinak triste egon dira goizeko lehen orduan, ikasleek ur-tantak ekarri eta “Afrikan nago” abestu duten arte!
- Lehen Hezkuntzan (martxoaren 31n): maila bakoitza, ordu betez, herri-kirolak (Afrikako umeentzat, ur bila joatea esfortzua da eta).
- DBH eta Batxiler: maila bakoitza, ordu betez, herri-kirolak.
Hemen, Kiroldegian burututako DBH 1eko herri-kiroletako eta Haur Hezkuntzako argazki orokor batzuk ikusi ditzakezue, baina Argazki Galerietan, beste asko daude, Giza-konpromiso atalean: