Bigarren saria GAP – Aktibatu Bizkaia programan
Aurten ere Ikastolak “GAP – Aktibatu Bizkaia” programan parte hartu du, oraingoan ikastolan sortzen ditugun hondakinak murrizteko helburuarekin. Horrela, DBHko ekoordezkariak DBHko eraikineko paperontzietako hondakin kopurua eta hondakin hauen sailkapena aztertzen ibili dira. Beranduago, ikaskideekin komunikazio kanpaina bat burutu dute emaitzak hobetu ahal izateko. Azkenik, ikastolako erosketen arduradunekin ere elkarrizketa burutu zen, ikastolan erosketa berdea bultzatzeko helburuarekin.
Lan honengatik Laurok bigarren saria eskuratu du Aktibatu programaren erosketa eta hondakinei buruzko moduluan. Zorionak parte hartu duten 20 ikasleei eta Erik eta Asier irakasleei!
Ekainaren 1ean, Barakaldo antzokian, 19 zentroetako ikasleek euren lanen aitorpena jaso dute, Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak; Unai Gangoiti Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendariak; Aitor Zulueta Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak eta Carlos Oppe Nazioarteko GAPeko presidenteak hartu dutelarik.
Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Metro Bilbao, Eroski taldea, Iberdrola, “La Caixa” gizarte-ekintza eta Petronor.