Udako lan nagusienak: DBH 3ko gelak, LH 1eko komunak eta kirol eta aisialdi espazio berriak
Uda honetan burutu izan diren lanik esanguratsuenen artean DBH 3. mailako erabateko zaharberritzea dago: eraikin honetako bigarren solairua hutsitu eta bermoldatu egin da espazioak zabaldu eta ikas-irakaskuntza metodologia berrietara hobeto egokitzeko. Espazioen antolaketa metodologiak aplikatzeko ezinbesteko baliabide bezala hartua izan da beti Lauron, arlo honetan ikastetxe berritatzailea izanik, eta behar izan horren arabera definitu eta bermoldatzen joan dira eraikinak.
Gela eta pasabideen arteko banaketa beirate bihurtu dira eta gelak handitu eta euren arteko banaketak mugikorrak bihurtu dira, panelen bidezkoak, ikasleen taldeketak hala eskatzen duenerako, aurreko bi udatan 1. eta 2. mailetan egin zen bezalaxe. Halaber, maila honetako Laborategia ere eraberritu da.
Bestalde, lanetako beste atal nagusia, Lehen Hezkuntzako jolastokietan buruta da: futbol 5eko bi zelai, saskibaloiko bost kantxa, ping-pong-era jolasteko bi mahai, teniseko pisten birmoldaketa eta margoketa bertan futbol eta saskibaloian ere jolastu ahal izateko, atletismo pista, xake-mahaiak, eserlekuak aisialdi eta irakurketa-gunerako.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako komunak berriztatu dira eta pixaleku bereziak jarri usaina ekiditeko sistema bereziarekin, ur bakoa, alegia.