Lauro Ikastolako hiru ikaslek hartu zuten parte “Gazteak eta Memoria” ekitaldian, Memoriaren Egunean

Azaroaren 10ean Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna ospatu zuen Gogora Institutuak Bilbon duen egoitzan, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan zelarik. Eusko Jaurlaritzako, hainbat erakundetako, alderdi politikoetako eta eremu akademikoko, kulturaleko, ekonomikoko eta sozialeko ordezkariak izan ziren bertan, baina benetako protagonistak gonbidatutako hogei bat gazte izan ziren: gazteok euren eskoletan Adi-Adian programan parte hartu izan dute, heziketa-programa horren helburua izanik giza duintasunean, bizikidetzan eta enpatian oinarrituta ikastea, ikasgeletan biktimen lekukotzak entzunez.

Lauro Ikastolak hasieratik hartu izan du parte programa honetan, duela lau ikasturte hasitakoa hain zuzen, eta horren lekukotza emateko ekitaldira bertaratu ziren Joanes Atxa Olais eta Iraia Markaida Izquierdo ikasle-ohiak; eta Markel Gonzalez Rivera, egun Batxiler 2. mailako ikaslea. Bertara gonbidatuak izan ziren baita ere Ikastolako zuzendari-gerentea eta Batxilerreko zuzendaria.

image2 lhk_dia_memoria_01

DEIA

NOTICIAS DE GIPUZKOA

EL DIARIO


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.