INSPIRA proiektuan parte hartzen dugu, nesken zientzia eta teknologia zaletasuna sustatzeko

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta euren irakasleek INSPIRA proiektuan parte hartzen ari dira, zeinak neska gazteak zientzian eta teknologian zaletu nahi dituen. Saioak urrian hasi, eta otsailean amaituko dira.

Eskola-orduetan burutzen dugu, sei orduko iraupenez. Gela bakoitza bitan banatzen da: alde batetik, neskak, Inspira-ko prestatzaile-mentore birekin lan egiten dutenak, ingelesez (Elena Carriedo Martinez eta Marina Santurtún Mazquiarán); eta bestetik, mutilak, euren tutoreekin eta euskeraz aritzen direnak. Askotariko gaiak lantzen dituzte, besteak beste, inguruan ditugun estereotipoak, lana edota historian emakumeek eta zientziak izan duten lotura.

INSPIRA nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena Lehen Hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.

INSPIRA proiektua Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, Elhuyar Fundazioa eta Innobasqueren lankidetzarekin, eta hiru Foru Aldundien eta BBKren laguntza ditu.

INSPIRA proiektuaren webgunea


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.