Talde-lana nagusi Greenpower kotxeen lasterketan
Igandean, otsailak 18, Greenpower proiektuko lasterketa izan genuen Bilbon, Kale Nagusian. Eguraldiak lagundurik, Ikastolako guraso-laguntzaile eta ikasle parte hartzaileak, eta beste hainbeste lagun hurbildu ziren ekitaldia ikustera.
Lauro Ikastolak zazpi kotxe eraman zituen, bi kategorietan banaturik: bi kotxe Goblin kategorian, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat; eta bost Formula F24-ean, DBH 1ekoentzat. Lasterketa giro ezin hobean burutu zen, guraso bolondresak buru-belarri lanean eta ikasleak euren onena emanez kotxeen prestaketan, proiektuak aurkezten, lasterketan, etab. Eta ikusleen animazioa, bikain!
Sariei dagokienez, hauxe izan zen emaitza:
Goblin kategorian:
- Aurkezpen onerari saria: Passengers
- Lasterketan 2. saria: Big Bang Group
- Lasterketan 3. saria: Passengers
Formula F24 kategoria:
- Aurkezpen onerari saria: Lauro GD (1D taldea)
- Talde-espirituari saria: Formulauro (1A taldea)
- Lasterketan 2. saria: Lauro GD (1D taldea)
- Lasterketan 3. saria: Velocars (1C taldea)
Eskerrik asko denoi egindako lanagatik! Familien atal pribatuan hamaika argazki dituzue.
Jarduerak oihartzun handia izan du komunikabideetan.
Elkarrizketa RADIO EUSKADI, 2018-02-19: