DBH 4ko ikasleek Loraldian parte hartuko dute, kantuz
DBHko 4. Mailako ikasleek 7 kantu, 7 kontu, 7 konexio Euskal musikagintzaren transmisioaz izeneko ikuskizuna plazaratuko dute Azkuna Zentroko auditoriumean datorren martxoaren 23an, ostiralean, arratsaldeko 20:30ean Loraldiaren programaren barruan.
Loraldia Bilbon Euskal kultura garaikidea lau haizetara zabaltzeko sortutako egitasmoa da, eta proiektuaren inspirazio iturria Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator. Hiru astez 30 emanaldi baino gehiago eskeiniko ditu hainbat arte alorretan: musika, literatura, zinema, antzerkia, arte plastikoak, gastronomia… Guztira 120 sortzaile baino gehiago arituko dira euskal kultura garaikidea Bilboko hainbat tokitan.
Loraldiak martxan duen Loraldia Eskola proiektuan, DBHko 4. mailako ikasle batzuekin, KALAKARI taldea hain zuzen, euskal musikagintzaren transmisioari buruzko lana egin dugu. Itsaso Arrieta, euskal kantu adituen eskutik, gure ikasleek formakuntza jaso dute eta ikasitakoa batzen duen gida pedagogikoa sortzeaz gain, ikuskizuna prestatu dute ikasitakoa guri erakusteko. Euskal kantuen barneko kontu unibertsalen eta imajinario kolektiboen konexioak harilkatuko dituzte gure ikasleek, Loraldiako ikusleen aurrean, kantuz eta kontuz aurkezteko, beste musikari eta abeslari batzuen laguntzaz: Kepa Junkera, Nerea Zuloaga, Elias, Batxilergoko ikasleak eta ikasle ohiak, Taberna ibiltaria… XIX. mendeko Lore jokoetara bidaiatuko dugu, Jean “Haroztegi” Gorostarsouk 1859. urtean irabazi zuen poemarekin, Unamunoren hitzaldi sonatuarekin jolas egingo dugu… kukuarekin jolas eta dantza egingo dugu… Frantziako kortekoa zen Juanitaren patu tragikoan, Nafarroako Oles egiteko ohiturak ezagutuko ditugu, toberak zer diren…
Sarrerak erosteko eta bertan parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu. Emanaldiaren amaieran Taberna Ibiltariaren eskutik betiko kantuak denok batera kantatzen jarraitzeko aukera izango dugu, Azkuna Zentroko Hallean. SARRERAK SALGAI
Loraldia Festibalaren programa osoa ezagutu nahi baduzue KLIKATU HEMEN. Kontuan izan “Lorazain” izan zaitezkeela, Festibalaren zaleen komunitatea: guztiz doakoa da eta abantailen artean, opariak, ikuskizun bereziak, sarreren prezioa, etab. dituzuela. ANIMATU ZAITEZTE!