Lauroko 5 ikasle sailkaturik Eskolarteko Bizkaiko Xake finalerako

Eskolaz kanpoko Xake jardueran parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bost ikasle sailkatu dira eskolarteko Bizkaiko Finalerako apirilaren 15ean eta 22an Sestaon izango dena, alegia: Beñat Subinas, Eneko Diaux, Pablo Etxebarria, Aimar Intxausti eta Beñat Goikoetxea.

Sailkapen fasean, 2 txapelketa izan ziren, Getxon eta Leioan, bakoitzean 150 partehartzaile inguru egon zirelarik. Puntuazioari dagokionez, sailkapen faseko lehen bostek lortzen dute finalerako pasea edo txapelketetan lortutako puntuazioa onek. Lauro Ikastolako partaidetza fase honetan ezin hobea izan zen: Jorge Etxeberria, Xabier Uriarte, Pablo Rodriguez, Aretx Etxabe, Ander Puente, Xabier Uriarte, Jon Belaustegi,Peru Bayo eta Jon Bayo. Zorionak denoi!!

Leioako txapelketan, Aimar Intsausti Txapeldun izan zen umetxoen mailan eta zuzen sailkatu zen finalerako, 6 partidetatik 5 irabazi eta bat berdinduz. Eta hori guztia, bere lehen txapelketan!

Beñat Subinas oso erregularra izan zen eta txapelketa bietan, 5 partidetatik 4 irabaziz. Laugarren egin zuen txapelketatan eta zuzen sailkatu zen finalera, aurreko urtean bezala.

Beñat Goikoetxeak, puntuen bidezko sailkapena lortu zuen, Getxon eta Leioan lortutakoekin, alegia. Eneko Diaux eta Pablo Etxebarria ere, puntu bidez sailkatu ziren, eta Pablorentzat Bizkaiko lehen finala izango da; Eneko aurreko urtean bertan izan zen, ordea.

Finala, La Benedicta frontoian izango da, eta sei partida jokatuko dituzte. Xake erlojuarekin jolastuko dute eta bakoitzak ordu erdi edukiko du partidako. Sei partidetatik punturik gehien hartzen duena Bizkaiko txapeldun izango da. Ea txapela Laurora datorren! Zorte on denoi!

Beñat Subinas eta Eneko Diaux Xake Finalistak


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.