Amalur proiektua, abesti berrien CDarekin osotua

amalur atala

Duela lau urte, Haur Hezkuntzako hezkuntza-proiektuaren inguruko hausnarketa prozesua hasi zen, eta material eta metodologia ezberdinen aplikazioa aztertu ondoren, gure neurrira egindako materiala osotzea erabaki zen Amalur proiektua sortuz, Ikastolako proiektu propioa eta ikasleen beharrizanak kontuan izanik. Irakasleok elkarrekin egindako hausnarketa honetan, ondoko beharrizanak definitu ziren: metodologia indartu, gai egokiak aukeratu, euskal kultura txertatu, hezkidetza landu, heziketa emozionalean sakondu, etab.

“Amalur” proiektu hau osotzeko, abesti berrien sormenaren garrantziaz ohartu eta Nerea Zuloaga, Iratxe Andikoetxea eta Joserra Gutierrezen eskutik CD bat sortu genuen, hitz eta doinu berriekin: Amalur CDa! Elkarlanean sinisten dugulako… ba al dago elkarrekin abestea baino gauza ederragorik?!

CD honetan helburu ezberdinak asetzen dituzten abestiak daude: errutinetan erabiltzekoak, eduki zehatzak ikastekoak, zozketarako olerkiak, arlo emozionala lantzekoak eta gure proiektuan protagonista diren pertsonaiei buruzkoak.

Material hau lehen hiruhilekoan banatu zitzaien familiei eta orain abestien hitzak helarazi nahi dizkizuegu: Haur Hezkuntzako site berria estreinatu eta bertan gehitu ditugu. Laster material gehiago gehitzen joango gara. SAKATU HEMEN webgune berria eta CDaren letrak ikusteko.

 

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.