DBH 3ko ikasleak Bartzelonako Exporecerca Zientzia Azokan

3.DBH-ko lau ikasle, Unax Unzueta, Ariana Molinos, Leire Pereda eta Lucia Chirapozu, Amaia Perez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta, Bartzelonan ospatzen ari den Exporecerca Zientzia Azokan parte hartzen ari dira. Azoka honetan estatuko zein nazioarteko beste herrialdeekin batera beraien proiektu zientifikoa aurkeztuko dute hiru egunetan zehar.

Proiektu hau “Ikerketa-Faktoria” ikasgaian garatu dute beste bi ikasleeekin batera, Nerea Traspaderne eta Naroa Sanchez, alegia, denok LAURONEXK taldea osotzen dutelarik.

Proiektu honetan uraren kontsumoan oinarrituta, uraren erabilera eta kudeaketaren analisia egin dute. Puntu honetatik abiatuta, Lauro Ikastola Smart Water School izendatzeko izan beharko lituzkeen baldintza batzuk planteatu dituzte: igerilekuko ura berrerabiltzea komunetan erabiltzeko, euri-ura erabiliz kanaloietan mikroturbinen ezarpena energia elektrikoa lortzeko eta hezkuntza komunitatean uraren erabilera arduratsuaren garrantzia erakuztaraztea URIX kanpainarekin.

IMG_4256 IMG_4258

IMG-4249 IMG-4248


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.