DBHko arropa galdua

Urtero bezala, DBHko eraikinean galdu edo ahaztutako arropa batu egin dugu eta argazkiak bidaltzen ditugu jakitun egon zaitezten. Ditugun kopuruak dira: 39 jaka, 51 poltsa eta 70 kamiseta-sudadera. Badagoz ere giltzak eta erlojuak.

Arropa hau batzeko prozedura:

  • Ikasturte osoan zehar egin den moduan, edozein jolastorduan, ikasleak atezainarengana jo.
  • Gurasoak: etorri nahi izanez gero, ekainaren 19tik 22ra, 15:30etatik 17:00etara, atezainarengana jo.

Ikasleen arropak izen-deiturez markatuta egon daitezen gomendatzen dugu.

Ikasturte amaieran Ikastolan geratzen den arropa, KOOPERA elkarteari emango zaio.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.