Silicon Valley: Lauroko hiru parte hartzaile The Dreamers Factory egonaldian
Egonaldi honetan parte hartzeko aukera ESEUNE unibertsitatearen eskutik heldu zaio ikastolari eta DBH 4 eta Batxilerreko ikasleei eskaini zitzaien, unibertsitatearen profil jakin batzuen arabera. Bi asteko tailer-egonaldi honetan berrikuntza, ekintzailetza eta aldaketarai egokiketarako gaitasunak lantzen dira entzute handiko unibertaitateetako tailerretan parte hartuz: ekintzaileen esperientziak, venture capitals eta startup-ak ezagutu, enpresetara bisitaldiak, etab. Ikasle hauek lehen pertsonan ezagutu izan dute XX. mendeko erdialdetik munduan dagoen espazio berritzailerik garrantzitsuena. Berri honen amaieran aurten jarraitu izan duten agenda eta laburpen-bideoa bat gehitu dizuegu.
Uda honetako uztailean, Lauro Ikastolako hiru parte hartzaile “The Dreamers Factory Junior Academy” egonaldian izan dira: Maialen Ramos eta Iker Artetxe, eta Jon Andoni Breton ikasle-ohia, gaur egun ikastolako monitore Kid’s kit car proiektuan.
2019ko uztailean ere, parte hartzeko aukera izango da eta hurrengo hiletan iragarriko dugu.