Ikastolako Eskola Agenda 21-ek logo berria du
Aurreko ikasturtean zehar Eskola Agenda 21 logoa berriztatzeko lehiaketa egin zen. Ikastolako adin guztietako ikasleek parte hartu zuten, eta 200 lan baino gehiago jaso genituen. Hortik finalista batzuk atera ziren, eta formulario digitalen bidez ikasleek irabazlea eta aipamen berezia jasoko zuten lanak aukeratu zituzten.
Ekainaren 6an ekitaldi bat egin genuen, eta bertan saridunak nortzuk izan ziren adierazi ziren: irabazlea Aiala Garabieta izan zen, aurten 2. DBHn dagoena. Eta aurkeztutako lan onengatik aipamen berezia hartu zuten Goiuri Lozanok, Isabel Alonsok, Ainara del Olmok, eta Leire Gómezek.
Zorionak denoi egindako lanagatik! Logo berriztuarekin gogo berriekin hasiko gara jasangarritasunaren alde lan egiten!