Gurasoen hamaikakoa

EUSKARALDIA poster gurasoak 02Euskaraldirako konpromisoak

  • Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet
  • Belarriprest izango naiz: euskara ulertzeko gai naiz, baina, hitz egiteko ez. Horrenbestez, niri euskaraz egin diezadan eskatuko diot jendeari
  • Irribizi izango naiz: euskararen aldeko jarrera daukat, euskaraz ez badakit ere, egitasmoaren babeslea naiz eta euskara entzuten dudanean beti pozten naiz.
  • Kotxean noanean euskarazko irratiak entzungo ditut
  • Kotxean noanean euskarazko abestiak entzungo ditut
  • Parrandan euskarazko musika eskatuko dut
  • Tabernan euskarazko musika jarriko dut
  • Dendetan euskaraz eskatuko dut
  • Abizenak euskaratuko ditut
  • Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  • Aurten libururen bat euskaraz irakurriko dut
  • Korrikan parte hartuko dut
  • Urtean antzerkiren bat euskaraz ikusiko dut
  • Nire umeei euskarazko ipuinak irakurriko dizkiet
  • Mugikorrean euskarazko sistema eragilea jarriko dut
  • Euskarazko filmak edota euskarazko azpitituluekin ikusiko ditut
  • Sare sozialetan euskaraz arituko naiz
  • Koadrillakoekin euskaraz egingo dut
  • Euskarazko hedabideak kontsumituko ditut
  • Euskaraz hasitako esaldiak euskaraz amaituko ditut
  • Atzo baino gehiago hitz egingo dut euskaraz gaur
  • Euskal Herriko jatetxetara noanean, karta euskaraz eskatuko dut
  • Nire umeentzat aisialdi edota kirol jardueretan begirale euskaldunak eskatuko ditut.
  • Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  • Nire buzoian gaztelania hutsean publizitatea jasotzen dudanean, nire kexa adieraziko dut udal euskara zerbitzuan
  • Udalari, nirekiko komunikazio guztiak, euskaraz izateko eskaria egingo diot
  • Nire enpresa, komertzio edota lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut.
  • Errenta aitorpena euskaraz egingo dut
  • Gidabaimena euskaraz aterako dut
  • Unibertsitate eta lanbide heziketako ikasketak euskaraz egingo ditut
  • Euskarazko wikipedia elikatuko dut
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.