Euskaraldirako gurasoen hamaikakoa prest!
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gure ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa egingo dugu euskararen lurralde osoan eta zuok, gurasook ere, gurekin batera Euskaraldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!
Dagoeneko gurasoen hamaikakoa osatu dugu. Guraso hauek Lauro Ikastolako enbaxadoreak izango dira Euskaraldian eta Ahobizi – Belarriprest rolak aukeratu dituzte, freskotasunez eta naturaltasunez euskara gehiago egiteko eta gure seme-alaben eredua izan daitezen. Ikusi amaieran euren aurkezpen-bideoa.
Euskaraldian parte hartzeko Lauro Ikastolak duen loturaren bidez izena eman dezakezue. Izen-emate orria bete eta gero, ahobizi edo belarriprest txapa zuen seme-alaben bidez banatuko dizuegu 11 egunetako Euskaraldian parte hartzeko.IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN, Ikastolako webgunean atal berezi bat sortu baitugu EUSKARALDIAREN inguruan.
Informazio gehiago jasotzeko, webgunean dagoen euskeraz atalean izango duzue ahobizi-belarriprest rola nola aukeratu, zer egingo dugun Ikastolan, Gurasoen euskararen istorioak, Batxilergoko eta beste ikasleen aholkuak, izena emateko lotura, Ikastolan bereziki sortutako logoak,…