Arrakasta ur-poloko nesken taldeak, Euskal Herriko Liga hasieran
Lauro Ikastolako urpolo nesken taldeak arrakasta handia izan du EH Ligaren hasieran, eta horrela argitaratu da kirol honi buruz idazten duen “Enfermos del balón amarillo” blogak berezituan. Liga honetan estreinatu dira, eta bikain, bi garaipen lortuz.
Aurreko urtean mutilen talde absolutua sortu zen eta Inazio e Iñaki proiektua sendotzen dihardute denboraldi honetan nesken taldea osotuz: gazte mailako lehen urteko hiru jokalari, lehen urteko kadete bat eta, gainontzekoak, gaztetxoak.
Lauroko taldeak bigarren jardunaldian lortu zuen lehen garaipena, WP Sestao talde beteranoaren kontra 7-5 irabaziz; eta hirugarren jardunaldian Getxo taldeari irabazi zioten, 9-7.
ZORIONAK NESKAK, segi gogor!