Eman botoa DBHko ikasleen indarkeriaren kontrako bideoari!

Iragarri genuenez, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, DBH4ko “M8 egunero da!” kolektiboan parte hartzen duen ikasle talde batek EZPATA MOREA bideoa aurkeztu du Beldur Barik-eko lehiaketara. DBH 4ko hamar ikasle dira bideoaren egileak, eta abestia ere propioa da, Elene Gimenok sortutako musikaz.

Lehen fase bat igarota, publikoaren bozketa fasera heldu gara. Epea: azaroaren 28tik 22ra. Jarraitu pauso hauei:

  1. BELDUR BARIK-en webgunean sartu: http://beldurbarik.org/eu/
  2. Web orrialdean zaudela, jaitsi behera eta erregistratu.
  3. Erregistratuta zaudela, korreora helduko zaizu email bat. Email horretan 3. link-a sakatzen baduzu, zuzenean zoaz “Ranking” atalera (hor egin behar da bozkaketa).
  4. Ranking-eko atalean zaudela, “Ezpata Morea” lana aukeratu behar duzu.
  5. “Ezpata Morea” bideoan zaudela, jaitsi behera eta egileen izenen azpian “BIODEO HAU BOZKATU” sakatu.

Anima zaitezte eta eman botoa! ESKERRIK ASKO!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.