Ahobizi-belarriprest bisitan Ikastolara eta gurasoei txapa banaketa

Gaur Ahobizi eta Belarriprest etorri dira Ikastolara, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleekin egotera. Ikasle txikienek DBHko 3. mailako Kalakari ikasleek prestatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute, emozioen bitartez, dantzatuz eta kantatuz,  ahobizi-belarriprest izatea zer den ikasi dute. 

Gurasooi ere gogoratu nahi dizuegu, batetik, oraindik Euskaraldian izena emateko moduan zaudetela; eta bestetik, Lauro Ikastolako loturaren bitartez izen eman duzuenoi, zuen seme-alaben bitartez txapak eskuratuko dituzuela ostirala baino lehenago.

Honez gain, gurasoren batek Euskaraldian Lauro Ikastolaren loturaren bitartez izena eman EZ badu, baina Euskaraldian parte hartuko badu eta bere seme-alabari txapa banatzea nahi badu, bete hurrengo galdetegia , txapa nori ematea nahi duzuen adieraziz. Inprimakia bete eta gero, seme-alabari ahobizi-belarriprest txapa banatuko diogu, ahalik eta lasterren.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.