Boolino Literatur sariak: Amaia Quijano, irabazlea gazte-kontakizunean; eta Caterina Calvo, finalista
DBH 3. C gelako ikaslea Amaia Quijano, irabazlea izan da “Premio Boolino de relato corto juvenil”ean, kategoria erromantikoan, Nueces y albaricoques kontakizunarekin, antzinako RDAn girotua. Kontakizunak neska bat aintzakotzat hartzen duen mutilaren istorioa kontatzen du, berataz maitemindu egiten baita, hasieran janzkeragatik mespretxatu bazuen ere. Amaiaren sariak: liburu sorta, kontakizuna dohan banatuko den e-book batean gehitzea, 90 €ko balioa duen tableta eta Netlanguages-en ingeleseko on-line ikastaroa.
Caterina Calvo, DBH 3ko ikaslea baita ere, finalista izan da distopia kategorian, Cambianeta kontakizunagatik. Bere saria, liburu sorta.
Ikastolak ere sariak hartuko ditu: ingelesez irakurtzeko Fiction Express plataforman izen-ematea 200 €tan baloratutako liburu-sorta.
Zorionak neskak!