“Ez dago askatasunik pentsamendu propiorik gabe”, Daniel Innerarity

Abenduaren 18an Daniel Innerarity izan dugu Ikastolan, bigarren Batxilerreko ikasleekin, filosofia eta politikaz aritzeko, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioen bigarren jardunean.

Innerarityk filosofiari buruzko sarrera labur bat egin eta, “belarriprest” rolari jarraituz, ikasleek euskaraz egin dizkioten galderei erantzun die: eurentzako hain garrantzitsua den une honetan zelan hartu erabakiak, Europan gertatzen ari den muturreko eskumaren gorakada, formakuntza politikoa, immigrazioa, gehiegizko informazioa izatearen arriskuak,… Ez da izan astirik galdera guztiei erantzuteko!

Daniel Innerarity giza- eta politika- filosofia katedraduna, Ikerbasque-EHUko ikertzailea eta “Globernance – Gobernantza Demokratikoaren Institutu”ko zuzendaria da. “Le Nouvel Observateur” aldizkari frantsesak 2005. urtean munduko 25 pentsalari handien zerrenda batean sartu zuen.

Laster bideo gehiago izango dugu prest, baina ona hemen aurrerapen txiki bat.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.