Batxilerreko ikasle talde bat, Bartzelonako Exporecerca-n
Lehen Batxilerreko Olatz Del Moral Celaya, Naia De la Fuente García eta Ander Urteaga López Bartzelonan izan dira, “Exporecerca Jove” gazteen zientzia azokan, euren proiektua aurkezten, Amaia Pérez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta.
Aurkeztutako proiektuaren izenburua da “Aplicación de las columnas de Winogradsky en el estudio del efecto de la contamienación en acosistemas microbianos acuáticos” eta gehiago jakin nahi izanez gero KLIKATU HEMEN.
“Exporecerca Joven” urtero Bartzelonan ospatzen den nazioarteko ikerketa-azoka da. Haren helburuak dira gazteen artean ikerketa bultzatzea, euren artean esperientziak eta ezagutza konpartitzea eta estatuko zein nazioarteko beste azoka eta kongresuetako parte-hartzea sustatzea.