M8 egunero da!

m8 egunero daMartxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu.

Hona hemen, Ikastolan burutuko diren jardueren laburpena:

Haur Hezkuntza:

  • “Elkarrekin askoz hobe”: maila guztietako ikasleek elkarlanean egindako hormairudia. Ostegunean denon artean eskegi eta “Elkarrekin askoz hobe” abestia abestu (Amalur CD-a).
  • “Daniela Pirata” ipuinaren antzezlana.
  • Lanbideak, jostailuak eta janzkera. Pasabidean, estereotipoak apurtuz, jostailu, janzkera eta lanbideen inguruko informazio-panela sortu.
  • Berdintasuna lantzeko hainbat ipuin, abesti eta bideo.

 

Lehen Hezkuntza:

  • Egun honen izatearen arrazoia eta jatorria irakurri eta azaldu.
  • Egun honetan garatu nahi diren balore eta portaerak adierazten dituzten bideoak ikusi, aztertu eta komentatu.
  • Gau egungo gizarteko ereduak aztertu horretarako prestatutako ariketen bitartez.
  • Abestiak: “Konplize ditut eta” , “Harro gaude”.
  • Materialak: SITE-etan.
  • Emakume kirolarien hitzaldiak martxoa osoan zehar.

DBH:

  • 1. maila: txapa tailerra, oinarrizko hiztegia eta hilerokoari buruzko formakuntzak izango dituzte.
  • 2. maila: poesia eta generoari buruzko tailerra, estereotipoak eta bikote perfektuari buruzko formakuntzak izango dituzte.
  • 3. maila: publizitate sexistari buruzko tailerra eta mikromatxismoei buruzko formakuntza izango dute.
  • 4. maila: maskulinitate berriak eta maitasun erromantikoari buruzko tailerrak eta LGTBI formakuntza.

Batxiler:

  • Itsaso Larramendiren hitzaldia: Urbanismo feminista: Espazioa, boterea eta genero ikuspuntua.
  • Patricia Zamoranoren hitzaldia: Indarkeria matxista: legea eta mitoak.

Liburutegia: ikusi “Emakumea olerki” prezi-aurkezpena Liburutegiko webgunean.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.