Estatu mailako faserako klasifikaturik Batxilerreko ikasleak European Youth Parliament-ean
Martxoaren 8tik 10era Bilbaon ospatu da European Youth Parliamenten eskualde-fasea eta Lauro Ikastolako Batxilerreko bost ikasle bertaratu dira, hirugarren urtez parte hartzen dugularik: Asier Esandi, Ander Urteaga, Cristina Alonso, Goiuri Lozano eta Ane Basterretxea.
Hiru egunetan, Oihane Urizar irakasleak lagunduta, espazio ezberdinetan burutu izan dira debateak, Euskalduna Jauregian, Deustuko Unibertasitetean eta BilboRock-en. Topaketa hauetan, gazteen arteko debateak burutzen dira, ingelesez, erakundeak markatutako arauekin Europako Parlamentua balitz bezala, pil-pilean dauden gaiak jorratuz, esate baterako, gizentasuna, immigrazioa, robotak lanean, hizkuntza gutxituak, zergatik ez dute botoa ematen, diru birtuala, etab. Gai hauetaz hausnarketa egin, iritzia eman eta azkenean bozketa egiten da.
Fase honetako emaitza, Espainia mailarako klasifikazioa!!! Zaragozan ospatuko da, apirilaren 3tik 7ra. Zorionak!