Mundakako aratusteen pastoral modernoa, DBH eta HHko ikasleen eskutik

IMG_0450

Inauteriek neguko solztizioaren amaiera adierazi izan dute euskal imaginarioan. Gauak laburragoak eta egunak luzeagoak izateak Ama Lurra esnatzeko deia ekarri izan du. Zaharra eta modernoa uztartzeko etengabeko ahaleginean tradizioaren transmisioan eragin nahi izan dugu etapen arteko lan kooperatibo eta koordinatu honetan.

DBHko Kalakariko 4. mailako ikasleek hutsetik pastoral modernoa sortu dute, Mundakako aratusteen istorioa eta historia gogora ekarriz, ikasleek eurek sortutako bertso eta doinuetan, pastoralaren ezaugarrietan oinarrituz eta Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasle guztien laguntzaz, Mundakako atorren eta lamien dantzak ikasiz. Emaitza ezin ederragoa izan da, azken egunetan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ikusteko aukera izan dutela.

Zorionak guztioi egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.