Plastikako proiektuak aurrera doaz

DBHko Plastika ikasgaian kurrikulumaren edukiak proiektu zehatz eta hurbilen bitartez garatzen dira emaitzei benetako erabilera esanguratsua eman nahian. Hori dela eta, ikasturte honetan garatu ditugun bi proiektuen berri eman nahi dizuegu:

ARTE SHOP-DENDA PROIEKTUA

Arte Shop-denda_Lauro Ikastola1DBHko 2. mailako ikasleekin Artistak eta arte lanak aztertu ondoren, ikasleek plastika lana garatu dute, artearen kontzeptuan sakonduz eta hausnarketa bideratuz. Sortutako ikasleen beraien lanak DBHko erakustazokan ikusgai izan dira eta ikasleek eurek arte shop-denda apaindu, kudeatu eta antolatu behar izan dute. Arte Shop-denda_Lauro Ikastola2

Ikasleen arte-lanak, dendako produktuak, salgai ipini dira prezio sinbolikoan eta guraso-ikasle-irakasleek arte-lanak erosi izan dituzte. Lortutako diru irabazia proiektu solidario batera bideratu dute, giza konpromisoko arduradunaren laguntzaz. Proiektua zein den ikusi nahi baduzue, hemen klikatu.

Une honetan beste arte shop-denda bat garatzen ari gara. DBHko 4. mailako ikasleek marrazketa tekniko eta diseinu tailerrean, sistema isometrikoa eta objektuen bistak ikasi ondoren, arte shop-denda kartoizko lanparaz beteta daukagu eta bisita egin edo erosi nahi baduzue, ongi etorriak izango zarate ikasleen lanak ezagutzera. Lortutako dirua beste proiektu solidario batean inbertituko dugu.

Lanparak

TAULA PERIODIKOAREN MASKOTAKTaula periodikoa2_Lauro Ikastola

Taula periodikoaren urteurrena badela aprobetxatuz, DBHko 2. mailako ikasle guztien artean elementu kimikoen taula periodiko ederra osatu dugu, Fisika/Kimikako eta Plastikako ikasgaiarekin elkarlanean egindako proiektua izanik.

Bikoteka ikasleei elementu kimiko bana egokitu zaie eta elementuaren historia eta ezaugarriak ikasiz, infografía sortu dute, maskota batekin lotuz eta denon lanak horma-irudi erraldoi batean elkartuz. Proiektuaren prozesua edota informazio gehiago nahi baduzue,eta infografia guztiak ikusteko, egin klik Plastikako blogean, merezi du!!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.