DBH 4ko lau ikaslek hartu dute JAKIUNDEko JAKIN-MINA agiria

JAKIN-MINA agiriak maiatzaren 8an eman zituen, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Hezkuntzako Sailburuak, Cristina Uriartek, JAKIUNDEko presidentea, Jesus Ugalde, eta Museoko zuzendari eta Jakiundeko akademikoa, Miguel Zugaza, ekitaldian zeudelarik. Lauroko ikasleak dira Ainhoa Solbiati Uriarte, Naroa Etxebarria Abrisketa, Iñigo Goiriena Zugazaga eta June Abasolo Miquelarena.

Museoko Auditorium-ean agiriak eman eta gero, Miguel Zugaza zuzendariak Museoaren jatorria eta edukiaren kokapena azaldu zizkien, eraikin zaharreko hall-ean. Ekitaldia amaitzeko, bisitaldi libre bat egiteko aukera izan zuten.

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere.

 

jakiunde. jakin-mina jakiunde. jakin-mina jakiunde. jakin-mina

Argazkiak: Jakiunde.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.