Rino Stefano Tagliafierro artistak DBH 2ko ikasleak zoriondu ditu Plastikako proiektu batengatik
DBH 2. mailako ikasleek Plastika irakasgaian proiektu bat garatu dute, Unai Egia irakaslearen eskutik, koadro ugariri bizia emanez: GIF artxiboak sortu dituzte, eta bakoitzak bere ikusmen berezia eman dio, Artea beste begi batzuekin ikusteko eta sare sozialen bidez transmititzeko.
Sortutako archivo guztiak Plastikako webgunean ikusi ditzakezua, IKUSI HEMEN , bai eta beren-beregi sortutako Pinterest kontuan ere.
Kasualitatez, ikasleek Prado Museoan garatutako proiektuaren berri izan dute. Bertan, Rino Stefano Tagliafierro artistak museoko hogeita hamar bat lanekin ‘El País Semanal’ek ekoiztutako bideo-muntaia burutu du, pinakotekaren berrehungarren urteurrenean (ikus prentsan). Proiektu biak hain antzeko izanik, ikasleak eta irakaslea artistari mezu elektroniko bat idazten animatu dira, euren GIFen proiektua ezagutzera emateko, eta artistak mezu bat bidali die berehala, egindako lan handia zorionduz!
“I saw the animations your young students produced and I‘m very impressed!
The gif format, compared to the video, has numerous technical limits (number of colors, dimensions and fluidity of the animations) but you have managed to find the way to realize very interesting and effective animations! My biggest complements to all the guys… They’ll do beautiful things in future!”
Plastikako kreazio-lan honek ezin zuen errekonozimendu hobeagorik lortu. Zorionak denoi!