ONDO PASA OPORRAK!

Dagoeneko posta elektronikoz bidali ditugu 19/20 ikasturterako testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak (Chromebook eta iPad kontratuak barne): familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Hala ere, informazio hau webgunean ere baduzue, bertatik behar duzuenean eskuratu ahal izateko: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA IKT BALIABIDEAK.

Chromebook (LH 3) eta Ipad (DBH 1) kontratuak: zirkularretan azaltzen denez, aurten gailu hauek eskuratzen dituzuenok, irailean sinatuta ekarri beharko dituzue.

Posta elektronikoz ere, ikasle bakoitzari dagokion informazioa ere igorri dizuegu: gela, busa, eskolaz kanpokoak, etab. Informazio hau ALEXIAn duzue ikusgai.

Programaketa Orokorra 19-20Udan zehar, “Urteko programaketa” argitalpena etxera helduko zaizue, urtero bezala. Kontuan izan, dagoeneko webgunean txertatuta dagoela bertan eskura izan dezazuen: FAMILIAK – ARGITALPENAK – URTEKO PROGRAMAKETA. Hala ere, hemen dituzue ikusgai:

Lauroko idazkaritzak eta zerbitzuak: itxita daude uztailaren 18tik irailaren 1era (biak barne).


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.