Stat Wars: datuen inperioarekin jolasean DBH 4ko ikasleak
Zientziaren Astea ospatzeko jardueren artean, EHUk “Stat Wars: datuen inperioa” jardunaldiak burutu ditu azaroaren 6an Bilbon, Bizkaia Aretoan.
DBH 4ko ikasle guztiak Matematikako irakasleak lagunduta bertaratu ziren tailer-lehiaketetan parte hartuz, eguneroko egoera arruntetan estatistika zein lagungarria den konprobatuz. Estatistikaren garrantziaz jabetu ziren euren artean eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin jolas interaktiboekin lehiatuz, eguneroko benetako problemak ebatziz teknika estatistikoen bidez. Kontuan hartu behar da datuen zientzia edo big data izeneko diziplina goraldian dagoela, etorkizun onena duten lanbideetako bat izanik.
Lauro Ikastolako ikasle batzuk irabazle suertatu ziren jolas ezberdinetan: Ander Palacios, Argider Azkorra eta Naroa Etxegarai; Xabi Basterretxea; Garazi Capel eta Idoia Arana; eta Coca-Cola esperimentuan, Begoña Eluak eta Gorka de Miguelek hartu zuten parte.