Inspira proiektua: hirugarren urtez martxan, Ikastolan

Lehen Hezkuntzako Hezkidetza Planaren barruan, duela hiru urte INSPIRA proiektuan parte hartzen hasi ginen, ikastetxe aintzindaria izanik.

Seigarren mailako ikasleek, neskek eta mutilek, programa honetan parte hartzen dute neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz.

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin. Aurten euren eskutik datozen lau mentoreak dira Arantxa Sanchez, Juncal Alonso Ibarra, Leire Ruiz de Azua Gutierrez eta Edurne Erkizia Jauregi, euretarik bi, Ikastolako ama direlarik.

Tailer hauek sei saio izango dituzte, dagoeneko hasita daudenak, eta kanpoko mentoreak neskekin batzen dira, Ikastolako tutoreek mutilen landu beharreko materialak tratatzen dituzten bitartean.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.