European Youth Parliament: Polonian hasi zuten ikasleek ikasturtea
Bigarren Batxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Polonian izan ziren iraileko lehen astean, Gorka Etxebeste ikasle-ohiak lagundurik, European Youth Parliament-eko fase europarrean.
Estatu mailan eurek hirurak eta Huescako beste ikasle bat baino ez ziren gonbidatuak izan Poloniako jardunetan parte hartzeko, eta beraz, Euskal Herriko partaidetzaren ardura eraman zuten.
Ohi denez, EYP-eko arduradunek plazaratzen zituzten gaiez debateak burutu zituzten, ingelesez, gizarte, ekonomia, teknologia eta abarrei buruzko arazoei konponbideak bilatuz.
Zorionak hiruroi, eta eskerrik asko Gorkari, saio hauetan Lauron zegoela parte hartzen hasi eta egun erakundeko kolaboratzailea izanik, gure ikasleen laguntzailea izan baita. Cristina, Asier eta Ander ere bide honetan jarraitzeko asmoa dutela adierazi digute EYP-arekin kolaboratuz.