Martxan daude Lehen Hezkuntzako FLL proiektuak
Aurreko ikasturtean bezala Lehen Hezkuntzan, goizeko jolastorduetan, Paul Urbanoren ardurapean eta Ane Omarren kolaborazioagaz, First Lego League-erako (FLL) proiektuak prestatzeko bi lan-talde sortu dira.
Ikasle hauek goizetako jolastorduetan elkartzen dira 2 taldeetan, astelehen-astearteetan eta ostegun-ostiraletan, eta guztira 20 ikasle dira: 11 neska eta 9 mutil.
Aurtengo FFL errokaren gaia “Hiri jasangarriak” izango da, eta dagoeneko lanean daude!