“Kalitatea topera” programan DBH 2ko ikasleak
Aurten ere, DBH2 ko ikasle guztiekin Kalitatea Topera programako irteera egiteko aukera izan dugu. “IKUSI PROGRAMA”
Programa hau HAZIk garatzen du, Landa, Itsaertz eta Elikagaien Sustapenerako fundazioak, kalitatezko produktuak merkaturatzeko baserritarrek egiten duten lana erakusteko. Horretarako ikasleek landa-ingurunea in situ ezagutu dezatela sustatzen du, bai eta lan horrek natura-ingurunea eta landa-ondarearen kontserbazioan duen garrantzia ikustea ere.
Uribealdetik hiru bisita egin ditugu tomateen ekoizpen integratua, Bizkaiko Txakolina eta Euskal Okela-ren ekoizpen prozesuak ezagutzen.
(Argazki gehiago, atal pribatuan)